Site Overlay

M1-en ABDa AVS-rekin

Duela egun batzuk gure motor hibridoaren lehen diseinu errebizioa egin genuen. Bertan motorraren deskripzio tekniko orokor bat egin genion Added Value Solutions konpainiari, egun daukagun diseinuari arazorik aurkitu gabe. Hau oso lorpen garrantzitsua da guretzat, hil honen amaierarako motorraren diseinua amaitzeko aukera ematen bait digu, hasiera baten helburutzat genuen bezala. 

Aurkezpena

Sistema eta subsistema guztiak ebaluatuak izan ziren, pizte sistematik hasi eta datuak jasotzeko sistemaraino. Bilkurak gaian adituak direnekin zenbait aspektu findu eta egungo sistemak balidatzeko aukera eman zigun. 

M1 gugatik guztiz sortutako lehen motorra izango da. Kamarak onartutako presio maximoan lan egiten duenean, 450kW potentzia baino gehiago produzituko ditu, ia 600 zaldi potentziako indarrarekin parekatu daitekeena eta hau konbustioak irauten duen 10 segundutan gertatuko da. Motor honek gure hurrengo helburua betetzeko behar dugun ezagutza lortzen lagunduko digu, M2, motor handi eta boteretsuagoa. 

Bilkuran izandako emaitza ezin hobearekin, prest gaude jada hurrengo pausua emateko, orain artekoak baino erronko indartsuagoekin borrokatzeko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2019 BiSKY TEAM. All Rights Reserved. | Catch Foodmania by Catch Themes