Site Overlay

Proiektua

Espaziora pausoz pauso

Misioia eta proiektuaren helburuak:

Proiektuaren helburu nagusia Karman lerroa, atmosfera eta espazioa bereizten dituen muga, gainditzen duen zuziri bat diseinatzea da. Muga hau itsas mailatik 100 km-ra ezarrita dago , 100km –tara helduko den lehen ikasle taldea izan nahi dugu. Gure xedeari esker, honako helburuak lortuko ditugu:

-Ingeniari, zientzialari eta teknikoen hurrengo belaunaldiaren formakuntza

-Ingeniaritza eta zientziaren hedapena 

-Jaurtigailu sub-orbitalena garapena

-Beste ikasle taldeen eraketa eta hedapena

-Ingeniaritzatik kanpoko konpetentziak eskuratu

-Lehiaketa berri bat ezarri europa mailan 

-Teknologia berrien erabilera zuziri hibridoan

-Esperientzia mikro-grabitatean

-Teknologia aeroespazialaren diseinua eta fabrikazioa

Proiektuaren faseak:

ALPHA

Gure lehenengo prototipoa. Suziri hau kartoiz eraikita zegoen eta barruko teknologia gu geuk diseinatutakoa zen. Simuladorean hegaldi probak egin ondoren azkenean jaurti genuen 2018ko irailean. 507 metrotara ailegatu zen aurretik kalkulatutako altuera gaindituz. Saiakeraren helburu nagusia guk eraikitako teknologia probatzea izan zen, gainera suziriei buruz eskuratutako ezagutza praktikan jartzeko aukera paregabea izan zen.

Egoera:

Zeregin burutua.

M1

Guk diseinatutako lehenengo motorea izango da. Lehenengo saiakera honen helburu nagusia suziri erreal baten motorearen funtzionamenduaren ikasketa egitea da. Horretaz gain, erregaiari lotutako datu esperimentalak lortzeko erabiliko dugu. Gero datu hauek gure kalkulu teorikoekin alderatzeko erabilgarriak izango dira.

Egoera:

Lanean 

BRAVO

Hau gure bigarren suziri solidoa izango zen. Kasu honetan taldek garatutako elektronika berria probatzeko erabiliko dugu. Saiakera hau simulagailuaren fidagarritasuna neurtzeko erabiliko dugu.

Egoera:

Zeregin burutua.

M2

Taldeak eraikitako bigarren motorea izango da. M1 motorearen fabrikazioan ikasitako guztia erabiliz bigarren saiakera bat egingo dugu, baina kasu honetan etorkizunenean COSMOX I suziria erabiliko duen motorraren prototipo bat eraikiko dugu eskalan.

Egoera:

Lanean

COSMOX

COSMOX gure propultsio sistema hibridoko suziri familia da, egindako proba eta jaurtiketetan jasotako datuekin jaurtikariak hobetuko ditugu azkenean 100 km-tara ailegatzen den suziri bat lortu arte.

 

Egoera:

2019ean hasi

Copyright © 2019 BiSKY TEAM. All Rights Reserved. | Catch Foodmania by Catch Themes